eues Calle Domingo de Sautu, S/N, 01130 Murgia, Araba
+34 945 18 70 94 | info@murgiafp.eus
eues Calle Domingo de Sautu, S/N, 01130 Murgia, Araba
+34 945 18 70 94 | info@murgiafp.eus

Lege oharra

Lege-ohar honek (aurrerantzean, «Legezko Oharra») CIFP Murgia LHIIren (helbide soziala: Domingo de Sautu, Z/G, 01130 Murgia, Araba; IFK: S-4833001-C) http://www.murgiafp.eus (aurrerantzean, «Web») Interneteko atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen du.

Legeria

Oro har, CIFP Murgiaren eta bere webguneko zerbitzu elektronikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren pean daude.

Sinatzaileek beren-beregi egiten diote uko izan lezaketen foruari, eta GASTEIZKO epaitegi eta auzitegietara jotzeko konpromisoa hatzen dute kontratuaren baldintza hauen inguruko interpretazioan edo egikaritzean sortu litezkeen eztabaidak konpontzeko.

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileak badaki eta onartu egiten du webgune hau erabiltzeak ez dakarrela inola ere CIFP Murgiarekin merkataritza-harreman bati hasiera ematerik.

Webgunearen titularra ez da identifikatzen kolaboratzaileek webgunean emandako iritziekin. Enpresak eskubidea izango du aurre-abisurik gabe webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko; horrez gain, webgunearen bidez ematen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, eta baita eduki eta zerbitzu horiek zerbitzarietan aurkeztuta edo lokalizatzeko modua aldatu ere.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunetako edukia, diseinu grafikoa eta kodeak CIFP Murgiaren jabetza intelektualekoak dira; horrenbestez, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki jakinaraztea, aldatzea edo webguneetako edukiarekin egin daitekeen beste edozein moldaketa egitea, iturriak aitortuz ere ez, CIFP Murgiaren idatzizko baimena izatekotan izan ezik.

Enpresaren webguneetako edukietan ageri diren merkataritza-izenak, markak edo edozein motatako ikurrak beren jabeenak dira, eta legez babestuta daude.

Loturak

CIFP Murgiaren webguneetan dauden loturen (esteken) xedea informazioa ematea da, eta ez da inola ere lotura horiek proposatzea, gomendatzea edo horiek ikusteko gonbita egitea.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

2016ko apirilaren 27ko DBEOak aurreikusitakoari jarraikiz, CIFP Murgiak erabiltzaileari jakinarazten dio CIFP Murgiak berarentzat eta bere ardurapean sortutako datu pertsonalen tratamendu automatizatua darabilela erabiltzailearekiko duen harremana mantendu eta kudeatzeko lanak egin eta informazioa emateko.

Honako baldintza orokor hauek onartzerakoan, erabiltzaileak ezinbesteko zenbait datu eman beharko dizkio Murgiari, hark bere zerbitzuak eman ahal izateko.

Xedeak

Xedea CIFP Murgiak erabiltzailearekiko duen harremana mantentzea eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.

Adingabeak

Gure zerbitzuetako batzuk espezifikoki adingabeei zuzenduta egongo balira, CIFP Murgiak gurasoen edo tutoreen baimena eskatuko du datuak jasotzeko edo, hala balegokio, datu horien tratamendu automatizatua egiteko.

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen babesaren inguruko informazioa jaso duela, eta, horrenbestez, CIFP Murgiak datu horiek era automatizatuan tratatzea onartu eta horretarako baimena ematen duela, betiere honako datu pertsonalen babeserako politika honetan jasotako forma eta xedeekin. Atariak eskainitako zerbitzuetako batzuek datu pertsonalen babeserako aurreikuspen espezifikoak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete.