eues Calle Domingo de Sautu, S/N, 01130 Murgia, Araba
+34 945 18 70 94 | info@murgiafp.eus
eues Calle Domingo de Sautu, S/N, 01130 Murgia, Araba
+34 945 18 70 94 | info@murgiafp.eus
Misión, visión y valores

Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea

Profesional trebeak, arduratsuak eta ingurunearekin konprometituak prestatzea, basogintzaren eta larrialdien arloan kalitatezko irakaskuntza eskainiz. Enplegagarritasuna, jasangarritasuna eta etengabeko hobekuntza sustatzen ditugu, lan-ingurunetik hurbil dagoen eta egungo gizartearen erronkei lotuta dagoen prestakuntza praktiko baten bidez.

Ikuspegia

CIFP Murgia LHIIn erreferentziazko zentroa izan nahi dugu Basogintza eta Larrialdien arloko lanbide-heziketan, gizartearen beharrei erantzun integrala ematen dielako eta edozein diskriminazio-mota gainditzen duelako.
 
Gune inklusiboa izan nahi dugu, hezkuntza-kalitatearekin konprometitua, ikasleen, haien familien eta inguruko enpresen nahiei erantzungo diena.
 
Ikuspegi hori lortzeko, helburu hauek ditugu:
  • Erreferentziazko zentroa izatea basogintzaren eta larrialdien sektorearen prestakuntzan.
  • Ikasleen igurikimenak eta beharrak asetzea, prestakuntzak dirauen bitartean.
  • Lanbide-heziketako eskaerari kalitatez eta eraginkortasunez erantzutea.
  • Ikasleei lan-munduan sartzen laguntzea, gure interes-talde guztiekin (irakasleak, enpresak, erakundeak eta hezkuntza-komunitatea) aktiboki lankidetzan arituz.

Balioak

CIFP Murgia LHIIn transmititu nahi ditugun balioak hauek dira:

Conpromisoa

Ikasleen prestakuntza integrala eta etengabea, irakasleekin eta zuzendaritza taldearekin etengabe lankidetzan, parte-hartze aktiboa eta garapen pertsonala sustatuz.

Prestakuntza integrala

Ikasleen prestakuntza integrala eta etengabea, irakasleekin eta zuzendaritza taldearekin etengabe lankidetzan, parte-hartze aktiboa eta garapen pertsonala sustatuz.

Diskriminazioa gaitzestea

Diskriminazio mota ororen aurkako arbuio argi eta irmoa, pertsona guztien eskubide indibidual eta kolektiboak indartuz.

Elkarbizi kooperatiboa

Eguneroko bizikidetza kooperatiboa, hezkuntza-prozesua eraginkortasunez garatzeko funtsezko oinarria. Ingurumenarekiko kontzientzia eta errespetua, etengabeko zaintza eta laneko arriskuen prebentzioa sustatuz, jardunbide egokien bidez.

Motibazioa

Lan-mundurako motibazioa, inguruko enpresekin eta erakunde publiko eta pribatuekin etengabeko komunikazioari esker.

Laneratzea

Ikasleei lan-munduan sartzen laguntzea, gure interes-talde guztiekin (irakasleak, enpresak, erakundeak eta hezkuntza-komunitatea) aktiboki lankidetzan arituz.

Balio horiek erakusten dute hezkuntza tekniko, gizatiar eta sozialki arduratsuarekin dugun konpromisoa.