Gune hau CIFP Murgia LHII ikastetxean berdintasuna bultzatzera eta laguntzera bereziki bideratuta. Kontsultarako, sentsibilizatzeko, parte hartzeko eta salatzeko tresna baliagarri bat da eta gure hezkuntza-komunitate osoari irekirik dago.
Gure institutuko Berdintasun Batzordeko bakar-bakarrik bi arduradunek sartu daitezke web orri honetako tarte honetan eta modu erabateko isilpekoan informazioa tratatuko dutela ziurtatuta dago ere bai. Gainerakoek ezin dute sartu. Modu honetan, pertsonen intimitatea eta duintasuna ziurtatzen ditugu, webguneko gune honen bidez ekarpenak iristarazten dituztenak, Berdinatsun- Batzorde honetako bi arduradunei helaraz diezazkieten informazioen diskrezioa, zuhurtazuna eta isilpekotasuna babestuz.
Gure ikastetxeko Berdintasun Planean azaldutako helburuak betetzen laguntzeko asmoz, atal hau Plan horren erreminta baliogarria da hezkidetzako ikastetxe integratu bat sortzen laguntzen baitu ematen ditugun lanbide-familietan. Izan ere, webguneko gune hau tresna baliotsu bihurtu nahi dugu gure hezkuntza-komunitateak (ikasleak, haien familiak, irakasleak eta AZLak: Administrazio eta Zerbitzuetako langileak) berdintasun eraginkor eta errealeko banan-banan helburuak lor ditzan (horien oinarriak, ideiak, praktikak, balioak eta edukiak), egun ematen ditugun lau heziketa-zikloetan egiten edota egingo ditugun irakaskuntza-jarduera guztien bidez.
Horretarako, gune hau sortzen dugu. Esparru honetan gure hezkuntza-komunitateko edozein kidek haren iritzia, ideia, iradokizun, kexa, proposamen, salaketa edo zeinuak ezagutzera eman ahal izango baitizkigu, laguntza ematea komenigarritzat jotzen badu; egungo gizartean ohikoak eta berezkoak diren genero-identitateen arteko berdintasunaren aldeko legezko eskubidea indartzen edo urratzen duten hainbat jarrera, jokabide edo kasuan kasu, idazki sustatu, aldatu edo desagerrarazten.

Helburu honekin, pixkanaka gure ikastetxea benetan berdintasunezkoa den lanbide-heziketako institutu bihurtu nahi dugu:
Informazioa eta Lanbide-Orientazio Departamentua Laneko Prestakuntza eta Orientabidea (LPO), Enpresa eta Ekimen Ekintzailea (EEE) eta Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala (IPE).
Orientabidea (LPO), Enpresa eta Ekimen Ekintzailea (EEE) eta Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala (IPE) modulu berriaren irakasleak eta ikastetxeko orientatzaileak osatuta dago. Deparatamentu honek informazioko eta -orientazioko eta laguntzako eta segimenduko ekintzak antolatzen ditu. Ekintza horiek, banaka zein taldeka, lanbide-heziketa maila guztietan ikasten duten pertsonei. Aurrekoekin batera, Informazioa eta Lanbide-Orientazio Departamentua arreta ematen die haien gaitasunak ebaluatu nahi dituzten pertsonei zuzenduta daude, lan-esperientziaren bidez edo ikaskuntza ez-formalen bidez lortutakoak, bai eta beren kualifikazioa hobetzeko interesa duen edonori ere bai.
Haien zerbitzuak zuzentzen dizkien pertsonak protagonista aktibo bihurtzea sustatzen duen saila da, beren ikaskuntza-ibilbidea eta bizitza profesional eta soziala eraikitzeko. Horretarako, ikasleei beren trebetasunak identifikatzen, lanbide-ikaskuntzako xedeak garatzen eta euren karrera pertsonala eta profesionala hobetzen laguntzen die.
Era berean, gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren informazio-, orientazio-, inskripzio-, aholkularitza- eta ebaluazio-jarduerak eta -lanak koordinatzen ditu.

Gainera, gure ikastetxean kultura ekintzailea bultzatzen du eta enpresa-ekimena babesten du, bereziki institutuko ikasleen eta ikasle ohien artean. Ildo horretan, ikastetxeak sustatzen dituen plan eta proiektu guztiak proposatzen ditu eta horietan laguntzen du, inguruko beste eragile batzuekin lankidetzan. Modu honetan, bizitza osoan eta berrikuntzan zehar banakako ikaskuntzari nahitaez laguntzeko zerbitzua eskaintzen du.
Aurrekoarekin batera, enplegu-eskaintzen berri ematen du, eta gure ikastetxeko lau zikloetako mailetako tutoreekin lankidetzan aritzen da, ematen ditugun prestakuntza- eta lanbide-sektoreetako hautaketa-prozesuen eta oposizio ofizialen deialdiak transmititzeko.
Informazio eta Lanbide-Orientazio Departamentu honek artatzen duen lanbide-orientaziorako prozesua hezkuntza-orientazioko beste osagai batzuekin osatzen da. Elementu horien helburua ikasleen garapen pertsonala laguntzea da, honako ekintza hauen bidez:
Askotariko ikaskuntza-arazoak, bokazio-heldutasunik eza eta haien garapenarekiko jarrera negatiboak dituzten ikasleekin esku hartzea.
Informazio eta Lanbide-Orientazio Departamentu honek artatzen duen lanbide-orientaziorako prozesua hezkuntza-orientazioko beste osagai batzuekin osatzen da. Elementu horien helburua ikasleen garapen pertsonala laguntzea da, honako ekintza hauen bidez:
