eues Calle Domingo de Sautu, S/N, 01130 Murgia, Araba
+34 945 18 70 94 | info@murgiafp.eus
eues Calle Domingo de Sautu, S/N, 01130 Murgia, Araba
+34 945 18 70 94 | info@murgiafp.eus
Oinarrizko mailako prestakuntza-zikloa

Baso-aprobetxamenduetako oinarrizko profesionala

Sartzeko baldintzak

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete beharko dira aldi berean:

  • Hamabost urte beteta izatea, edo indarrean dagoen urte naturalean betetzea, eta sartzeko unean edo uneko urte naturalean hamazazpi urte baino gehiago ez izatea.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa egin izana edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila egin izana.
  • Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzeko.
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.

2000 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?
Eta gero zer?
Irteera profesionalak
Lanbide arautuetara egindako irteerak

• Makineria, tresneria, azpiegiturak eta instalazioak mantentzeko eragiketa osagarriak prestatu eta egin, funtzionamendua eta higienea bermatuta
• Lurra prestatzea eta oinarrizko zaintza kulturalak egitea birpopulaketarako, eskuz edo makineria errazaren laguntzaz, ingurumenean duten eragina minimizatuta.
• Basoak tratatzeko oinarrizko lanak egitea, ezarritako baldintzak betez eta tresneria egokiarekin
• Basoen hidrologia zuzentzeko eragiketa osagarriak egitea, lurzoruaren higadura prebenitzeko, bai eta baso-bideak, suebakiak eta ur-puntuak eraikitzeko eta mantentzeko ere, jarraibideak betez, mendiko azpiegiturak hobetzeko.
• Landareen osasuna mantentzeko tratamendu fitosanitarioak aplikatzea, pestiziden, ongarrien eta beste elementu batzuen kutsadura prebenituz.
• Mendien edukiera eta ondorengo aprobetxamendua egitea, jarraibideei jarraituz.
• Fruituak, haziak, landareak eta onddoak biltzea, ugalketarako baso-materiala eta merkaturatu daitezkeen beste produktu batzuk lortzeko.
• Suteak itzaltzeko eragiketa osagarriak egin, baso-masak mantentzeko teknika errazak aplikatuta
• Landare-materialaren sexu-ugalketarako oinarrizko lanak egitea, landarea mintegian ekoizteko lanak egiteko.
• Lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko eta hobetzeko kultura-eragiketak egitea, eta, horretarako, besteak beste, landatzeko, ongarritzeko, ureztatzeko, segatzeko eta ereiteko oinarrizko teknikak aplikatzea.

Honela lan egin:
• Baso-peoia.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako peoia.
• Belarki-laboreetako peoia.
• Lorezaintzako peoia.
• Mintegiko peoia.
• Baso-ustiategietako peoia.
• Baso-ezarpenetako enpresetako peoia.
• Baso-tratamenduen enpresetako peoia.
• Baso-aprobetxamenduetako enpresetako peoia.
• Erabilera fitosanitarioko plagiziden oinarrizko mailako aplikatzailea.
• Lorategiak mantentzeko enpresetako peoia.

Ikasten jarraitu:
• Erdi-mailako prestakuntza-ziklo bat (Titulu honek lehentasuna izango du Nekazaritza, Eraikuntza eta Obra Zibila eta Elikagaien Industriak lanbide-arloetako erdi-mailako titulu guztietan onartzeko).

Profesional horrek ekoizpen-arloan eta/edo ingurumen-arloan garatzen du bere lanbide-jarduera, batez ere, enpresa handi, ertain eta txikietan, publiko zein pribatuetan, baso-berritzean, baso-tratamenduetan eta hobekuntza-lanetan, baso-azpiegituraren mantentze-lanetan eta lorategiak, jolas-eremuak eta berdeguneak mantentzeko lan osagarrietan.

Tituluan eta lanbide-moduluetan ezarritako prestakuntzak produktu fitosanitarioen manipulatzailearen lanbide-txartelean eskatzen den oinarrizko ezagutza-maila bermatzen du.

Prestakuntza-plan

Heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:

Mintegietako produkzioa eta mantentze-lanak.
Lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko oinarrizko eragiketak.
Baso-berritzea eta baso-azpiegiturak.
Baso-aprobetxamenduetako lanak.
Basogintza eta izurriteak.
Baso-produktuak biltzea.
Zuhaitzak inaustea.
Baso-hondarren tratamendua eta aprobetxamendua.
Ciencias aplicadas I.
Zientzia aplikatuak II.
Komunikazioa eta gizartea I.
Komunikazioa eta gizartea II.
Laneko prestakuntza eta orientabidea.
Lantokiko prestakuntza.
Tutoretza eta orientazioa I.
Tutoretza eta orientazioa II.