Lanbide Heziketa Dualak enpresako eta ikastetxeko ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu, prestakuntza-zentroen eta enpresen baterako parte-hartzearen bidez.Ikasleek enpresan egiten duten prestakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloaren lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin; horrela, produkzio-emaitza lortzeaz gain, enpresan egiten diren lan horiek ikasteko aukera eman behar dute, eta, azken batean, lanerako gaitasunak, espezializaziokoak eta enplegagarritasuna hobetzeko baliagarriak diren zeharkako beste gaitasun batzuk eskuratzeko aukera eman behar dute.